GORPUTZAREN ERREAKZIO INMUNOLOGIKOAK ETA BERE ONDORIOAK
Immunitate-sistema zelulaz, organoz eta ehunez osatutako sare konplexua da, eta elkarrekin lan egiten dute gaixotu gaitzaketen mikroorganismo eta substantzia toxikoetatik babesteko. Leukozitoak, globulu zuriak, gure immunitate-sistemaren parte dira.
Gorputzak bi modutan erreakzionatzen du:
-
Lehenbizi, berezko erantzuna aktibatzen da.
-
Bigarrenik, egokitze-erantzuna gertatzen da. Antigorputzak sortzen ditu. Erantzun horrek oroimena du, hau da, gogoratzen du gorputzak zer patogenorekin jarri zen kontaktuan.
Birus hau sudurretik, ahotik edo begietatik sartzen denean, sistema zeluletara ez sartzen saiatzen da, interferona kanporatuz. Gertatzen dena da SARS-CoV-2 koronabirusak interferonaren produkzioa inhibitzen duela eta zelulan sartzen dela, apoptosia eraginez. Antigorputzen ekoizpenean ere eragina duela uste da.
Immunitate-sistemak birusa blokeatu ezin duenean, zeluletan sartu eta ugaltzen denean, aurrera egiten du eztarritik eta arnasbideetatik biriketara iritsi arte.
Zelulak kontrolik gabe apoptosiaz hiltzen direnean, immunitate-sistemak prozesu hori geldiarazi nahi duten beste zelula batzuekin erantzuten du. Kasurik larrienetan, sistema immuneak agindutako zelulek biriketako hantura orokorra eragiten dute, eta, gainera, gorputz osoa su har dezake, medikuek shock septikoa deitzen diotena.
SARS-CoV-2 eztarria kutsatzen hasten da. Ezin denez bakarrik ugaldu, mukosara doa, eta ACE2 proteinarekin bat eginez, zeluletan sartu eta kopia asko egiten dira. Prest daudenean zelula suntsitu eta auzokoak kutsatzen hasten dira. HANTURA-ERANTZUNA HEMEN GERTATZEN DA. Sudurreko mukosatik biriketara joaten dira, eta hantura eragiten dute hodi horiek estaltzen dituzten mukosetan.
Bronkio-hodietatik biriketara pneumonia bat sortzen denean hasten da arazoa. Arazo nagusia ez da infektazioa, baizik eta harengana itzultzean. Kasu horretan, substantzia kimiko oldarkorrak sortzen ditu, albeoloei zuzentzen zaizkienak eta airerako leku gutxi uzten dutenak, arnas arazoak eta oxigeno-faltak sortuz. Azken kasu horretan, heriotza eragin dezake.