top of page

ANNE OSES

Anne Oses “Amma Oblatas” zahar etxean ibili da lanean. Hasieran, berak lan egiten zuen solairuak hiru eremu zituen. Alde batean UCC zegoen (zainketa intentsiboak). Han zegoen mendekotasun handiena zuen jendea, eta bera mendekotasun handiena zutenen plantan zegoen, mugikortasunik ez zuen jendearekin. Bertan hiru edo lau pertsona bakarrik zeuden ongi mugitu zitezkeenak. Ohean egon behar izan zuten kutsadurarik ez egoteko, ultzerekin etab. hasi ziren eta hortik aurrera ibili zitezkeenetatik inork ezin izango du ibili. Solairu berean UCC eta normal arteko talde bat zegoen (hainbesteko mendekotasunik ez zutenak), eta beste aldetik ongi zegoen jendea. 

 

COVID-19aren kasuen gailurrera iristean, bi zatitan banatu zituzten pazienteak: infektatuak eta ez infektatuak. Proba egin ondoren positiboa ateratzen zitzaien pertsonak gelakidearekin isolatzen ziren (batak bestea infektatzen zuelako). “Gela horietara sartzeko buzoa jazten genuen, baina hasieran ez genuen horrelakorik: amantala batzuk erabiltzen genituen. Beti bat izaten genuen jantzita, eta gelen atarian egoten zen amantala janzten genuen gainetik. Esku bakoitzean bi eskularru, pantalla edo betaurrekoak eta maskarilla, gainetik lejia urarekin bota (hain indartsua ez izateko). Ateratzean, lejia urarekin berriro bota eta amantala atean zintzilik uzten genuen. Horrela egin behar ziren gela guztiak, eta horrek denbora asko hartzen zuen. Gainera beroa egiten zuen, betaurrekoak lausotzen ziren...” Isolatuekin zeuden langileak hor geratzen ziren, eta isolatuta ez zeudenekin lan egiten zutenek erretiluak prestatzen zituzten jantokian. 

 

Gailurrean, hainbeste jende infektatzen hasitakoan, profesionalak botatzen hasi ziren. Batzuetan bi pertsona egotera iritsi ginen jende asko artatu behar izatera (hogei bat pertsona, 11 bakoitzarentzat). Hori aislamenduan gertatzen zen, baina bestela oso ezberdina zen, izan ere, 2 edo 3 persona egoten ziren 25 edo 26 pazienterentzako. Hori hiruren artean oso ratio handia da. Gainera, ez zen bakarrik garbitu eta haur-oihalak aldatu behar. Horretaz gain,  jantokiaz arduratu behar zen (erretilu guztiak egin, ikuztegira jaitsi lerde-zapiak hartzeko, sukaldera janari bila joan, dena prestatu, gero janaria jaitsi orga hustu eta garbitu. Otordu guztiak banatu ondoren, erretiluak jaso, hondakinak bota, dena bilduta utzi, behera jaitsi eta berriro igo behar zen. Lan handia.

 

Beste aldetik, material aldetik eskas ibili dira. Adibidez, txandako eskularru kaxa jakin bat ematen zuten. Adibidez, hiru kaxa txandako, eta arratsaldean 6 pertsona egoten ziren, gutxienez pixoihalak aldatzeko bi txanda egin behar ziren, baina gero otorduak prestatu... Etengabe aldatu behar omen dira eskularruak: eskularrurik gabe bukatzen zuten. Maskarak, astebeteko bat jasotzen zuen (maskarillek zikinkeria eta hezetasuna jasotzen dute eta aldatu egin behar izaten dira). Kalean denetarik ikusten duzun horietakoak ez ziren, gainera alergia ematen dute. Bi pantaila genituen nire solairuan, apurtuta, eta gero gaizki zeuden beste batzuk ekarri zizkiguten. Egoera horretan, asmakizun bat egin behar izan zuten, txanoekin eta plastikozko poltsekin, plakak imitatuz. ”Gero, lanean bi aste geratzen zitzaizkidanean, buzoak ekarri zizkiguten. Hobekuntza handia izan zen baina kalean denetarik zuen jendeak. Nik nahiago nuke txalotu beharrean materiala ematea.”

 

Gailurrean berrogeita hamar paziente baino gehiago genituen, eta hamahiru edo gehiago hil ziren. Gutxi gora behera erdia zegoen kutsatuta, eta 15 bat pertsona hil ziren. Annek dio pena ematen ziola. “Hasieran, noski, nik ez nituen pazienteak ezagutzen, eta ezagutzen hasi nintzenean, pena ematen du, hil egiten direlako eta gainera haien senideek ezin izan dituztelako bisitatu.” 

 

COVID-19en ondorioz hilez gero, ez dago hiletarik, ez dago lurperatzerik, ez dago ezer. Hildakoa erraustu besterik ez da egiten. Gainera, COVID-19engatik hiltzen ez zen jendea ere bazen egoitzan. Sintomaren bat izan zezaketen, baina ez zekiten COVID-19 zuen probetarako dirurik ez zegoelako. Ez dakigu ziur zenbat hiltzen ziren birusarengatik, zenbat aurreko patologiengatik edo adinagatik (90 urtetik gorako jendea baitzegoen). Annek kontatzen du behin emakume bat galdu zutela. “Ez dakit ea COVID-19 zuen, baina bere eboluzioa nire begiekin ikusi nuen. Eta nik agur esan nion, eta musu bat eman nion, nahiz eta nik maskarilla zeraman. Eta itzuli nintzenean hilda zegoen.” 

 

Persona bat hilitzean, auxiliar edo TAPS (mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikoa) bezala aurkitu ezkero, erizaina deitu behar da. Honek medikua deituko du, eta azken honek confirmatu egiten du heriotza. Langileok pixohiala kendu eta garbitu egiten dugu. Lehenik familiari deitzen zaio, eta gero tanatoriora deitzen da, gorpua jaso dezaten.

 

Anneren ustez jendearen erreakzioa gehiegizkoa izan da, neurri handian albisteek eragindakoa. Jende asko dago irratiz informatzen dena, eta han ez dute dena esaten. Jendea ez bada bere kabuz informatzen eta ez bada saiatzen beste iturri batzuetan bilatzen, informazioa ez baita osoa albisteen bidez, telebistaren bidez… Gainera, etxean astebetez itxita egoteak edonor erotu badezake, eta bi hilabetez itxita egotea gehiegizkoa iruditzen zaio. “Horren ondorioz, nire ustez, suizidio-tasak, gaizki eta laster hitz eginda, ikaragarri igo dira, gehi dibortzioenak, tratu txarrenak... hitz egiten ez den zerbait.” Konfinamenduaren neurria ulerkorra egiten zaio, baina deseskaladan arazo batzuk daudela uste du. Lehenengo faseetan ordutegiak zeuden, baina jendeak ez omen zituen betetzen, oso zaila zelako. Bere arabera, jendeak maskarak erabiltzen ditu erabili behar ez duenean, eta, gainera, erabiltzen duen jendeak bi astez erabiliko dituzte maskarak. Horren ondorioz maskarek zikinkeria biltzen dute, batez ere, adineko pertsonek. Hirugarren faseko neurriak hartzerakoan, tabernak topera beteko dira, baita diskotekak ere, hor bai kutsatu egingo da jendea. Horretaz gain, honetan, bigarrenean, ordutegiak kentzen hasi ziren eta maite dituzunak bisita ditzakezun honetan. Anneren ustez, jendea bere adineko ahaideak ikustera joango da eta hor ere jendea bere artean kutsatuko da.

WhatsApp Image 2020-06-04 at 12.22.55.jp

NURIA GARDE

Nuria Garde COVID-19aren gaixoa izan zen. Hala ere, hasieran kutsatu zen, kasu gutxi zeuden orduan eta ez zegoen testik. Horregatik, ziurtasun handirik gabe isolatu egin zuten. Test-a egin ziotenerako gutxienez 20 egun zeramatzan isolatuta. Egin zizkioten proba PCR izan zen (fidagarrien, horiekin jakin daiteke ea birusa une horretan gorputzean aktibo dagoen). Hainbeste egun igaro ondoren, karga biralak oso positibo gutxi eman zion, baina oraindik positibo pixka bat eman zion. 8-9 egunetara, proba berriro errepikatuko zioten, eta horretan negatibo eman zuen. Biztanle gehienei bost minututako test azkarrak egiten dizkiete, baina horiek gaixotasuna pasatu duzun ala ez jakiteko dira, antigorputzak sortu dituzun jakiteko, baina birusa duzun ala ez zehatz jakiteko froga PCR da.

 

Koronabirusik ba ote zuen jakin gabe, bere kasuan hartu ziren neurriak gelan 14 egunez isolatzea izan zen, eta logelaren barruan egrtu zitzaizkion sintomak. Mantentzen zituzten neurriak, batez ere, familiako kide guztiekiko zuhurtasuna dira. Janaria edo beste edozer eraman behar zioten pertsonen babesa (maskarak, eskularruak...) gelatik ez ateratzea, eta zureak ez diren gauzak ez ukitzea.

 

Nuriak izan zituen sintomak batez ere eztula izan ziren, usaimena eta dastamena galtzea, apetitua ere galdu zuen. Sukar gutxi eta ukabilak gorputzean jotzen du. Ez zuen arazo handirik izan, ez arnasketa-arazorik, ez pneumoniarik, jende askok izan duen bezala. “esperientzia ez da oso ona izan, baina ez oso txarra, ni ez bainaiz oso gaizki egon, ez dut arnasketa-arazorik izan, ezta arazo larririk ere, beste jende batek izan duen bezala. ”Nire esperientzia ez da oso ona izan, baina ez oso txarra, ni ez bainaiz oso gaizki egon, ez dut arnasketa-arazorik izan, ezta arazo larririk ere, beste jende batek izan duen bezala” dio Nuriak. Hala ere, iada sendatuta dago. Jarraipena Agoitzeko Osasun-zentrotik egin diote. Astero deitzen omen diote sintoma berriak dituen eta nola sentttzen den jakiteko.

 

Nuriaren ikuspuntutik, jendeak ziurgabetasun handiz erreakzionatu du COVID-19aren aurrean, beldurra mundu guztiarentzat gauza berria izan delako, inork ez zekielako nola erreakzionatu eta zer gauza behar ziren horri aurre egiteko.

 

Bere ustez, hartu diren neurriak ez dira egokiak izan. “Gauza berria zen guztiontzat, egunero aldatzen ziren leku guztietako jarduera-protokoloak, ez zegoen testik biztanleriari egiteko, ikusten zenuen jendea, batez ere zaharrak, hiltzen ari zela, ez zegoelako argi zer gertatzen ari zen.” Nuriak uste du, munduan kasua hasi zenetik neurri egokiak jarri izan balira, ez zatekeela iritsi garen egoerara iritsiko, test-faltak, informazio-faltak, hori sortu duela, baina pixkanaka egoera gainditzen ari gara.

WhatsApp Image 2020-06-04 at 21.21.44.jp

EIDER GAILINDO

Eider Galindo-k “Esclavas de Cristo Rey” erresidentzian egiten du lan COVID-19aren kontua hasi zenetik. Berez, ariketa espiritualetara zuzenduta dagoen egoitza da, baina ospitaletan egon den leku faltari laguntzeko baliabide bezala ireki zen.

 

Berak esaten digun bezala, hasieran COVID-19 pasatuta zuten pazienteak zituzten. Auxiliarrek pazienteekin ez dute kontakturik. Logelak daude eta haietan pazienteek 15 egun pasatu behar dituzte isolaturik. Gela bakoitzean aulki bat uzten da kanpoan, eta kanpoko aulki horretan janaria, maindireak edo behar duten guztia uzten zaie. Komuneko paperaren biribilkiak behar badituzte, horixe uzten zaie. Kontakturik izatekotan, gaixoari zerbait gertatzen zitzaionean izaten zen, edo ospitaleratze edo alta bat zegoenean.

 

Hasieran, baliabide bat zen burisa pasatu zuten pazienteentzat, baina, orain, maiatzaren hasieratik gutxi gorabehera, baditugu momentu honetan gaixo dauden pertsona batzuk, koronabirusetan positiboak direnak. Horrelako pazienteak beste pazienteak bezala tratatzen dira: 15 egun isolamenduan pasata, PCR bat egiten zaie. PCR horrek negatibo ematen badu, etxera joaten dira; positiboa bada, beste hamabost egun, hiru aste... geratu behar dira isolamenduan, medikuak esaten duenaren arabera. “Hor medikuak agintzen du, ezin dugu ezer egin” esaten du Eiderrek. 

 

Orain, bi solairu hartzen dituzte. Lehenengoa koronabirusak kutsatutako gaixo positiboak dira, eta goiko solairua oraindik PCRren emaitzarik ez dakigun pazienteak dira. Emaitza lortzen dugunean, gaixo positiboak infektatuekin pasatuko dugu beheko solairura, eta negatiboa ematen badu, etxera joango dira.

 

Sarrera bat dagoenean, buzoa, maskara, FP2 maskara, eskularruak eta txanoa janzten dira. Alta bat denean, modu berean jantzi behar da, eta gaixo bati zerbait gertatzen zaionean, txanoa izan ezik.

 

Gaixo hori behar duen guztirako zaintzea da lana. Tenperatura jarri (ez diote auxiliarrek jartzen, pazienteek jarri eta haiek esaten dituzte graduak), janaria banatu... haiei laguntzen aritu. Paziente bati zerbait gertatzen bazaio batez ere larrialdietara deitu behar da, 112 zenbakira, ez baitaki zein arazo izan daitekeen. Horregatik deitzen da 112 zenbakira, azalpenak jasotzeko. 

 

“Behin,” dio Eiderrek “paziente bati sarpullidoak atera zitzaizkion, granitoak bezala. Niri pazienteak deitu zidan, sukarra zuela esan zidan eta nik segurtasun neurri guztiak jarri nituen sartzeko. Orduan, nik 112ra deitu nuen eta esan zidaten koronabirusaren efektu bat dela, eta normalean 0-6 urteko haur txikietan agertzen dena, baina pertsona helduetan ere ager daitekeela.  Esan zidaten, bada, hautsik ez bazuen (haurtxoentzako hautsak), urez bustitako gasak jartzeko. Noski, hor pazientearekin kontaktuan zaude, ukitzen ari zara, horregatik erabiltzen da buzoa.”

 

Paziente batzuk positiboak dira, beste batzuk negatiboak eta beste batzuk hor dabiltza. Paziente negatibo bat da, egoera horretatik aterako dela uste duena. Paziente horiek beren egoeran mantentzen saiatzen dira, azkenean pentsaera positiboa dutelako: atera egingo dira, lortuko dute. Paziente positiboak dira, modu batera edo bestera, animoak gutxitzen dituztenak. Inoiz errekuperatuko ez direla uste dute, PCR egitean positibo emango diela eta egun gehiago geratu beharko direla... Gero beste pazienteak ditugu, beren beheraldiak dituztenak. “Paziente bakoitzaren arabera, kontaktu bat eta bestea izan dugu. Norbaiti beheraldi bat eman badio, lagundu egiten diogu, eta esango diogu dena ondo aterako dela.”

 

“Egia da jendea galdu duten paziente asko izan dugula, haien inguruko jendea. Oso gaizki pasatu dute. Eta, gainera, haiek ere pasatu dute koronabirusa; horregatik, nahiko deprimituta daude, baina azkenean ezin hobeto atera dira, eta azkenean hori eskertzen da.”

 

Hala ere, izan dituzte gorabeherak, adibidez, ni gaixok larrialdietara joan behar izan zuten, bata ZIUn egon zen, baina gero atera egin zen, hau da, ez zen hil. Paziente batzuei ez zaie alta eman beste arazo batzuengatik, adibidez, iktus edo sarpullidoak. Horregatik joan behar izaten dira larrialdietara, baina kasu horietan egoitzara itzuli egin dira edo ZIUn geratu dira eta hortik atera ahal izan dira.

 

Eiderrek, oraindik koronabirusean lanean jarraitzen du. “Nire esperientzia ona da, nire gaia denaren buruz lan egiten ikasten ari naiz, pertsona horren azalean jartzeko gai izaten, nahiz eta sufritu ez duzulako berez ez gai izan. Hori adibide bat jartzen dut beti; izan ere, buruko gaixotasunik izan ez baduzu, inoiz ezingo zara azal horretan jarri. Aholku eman diezaiokezu, lagundu diezaiokezu, baina inoiz ez duzu enpatia hori izango”. Oso esperientzia ona izaten eta asko ikasten ari omen da.

 

Birus honekiko izan den erreakzioari dagokionez, Eiderrek hausnarketa interesgarria egin digu. “Esaten da gizakia unpido adimendunak garela”, dio berak “eta kasu honetan zerutik erori zaigu eta ez dugu ondo erreakzionatzen jakin. Kaiolan sartutako txoriak izan gara, eta gai ez ginen gauzetara ohitu gara imajinatzen ez genuen bizitza bat egiteko. Uste dut askok oso modu berekoian jokatu dugula, pentsatu dugula ‘bah, hau konfinamendu bat da, berdin zait, eta saltatu egingo dut’, baina ez dugu pentsatu segundo asko galtzen ari garela. Guk gaizki egiten genuen ekintza bakoitzeko, infektatu bat zegoen edo bi, edo hiru…”

 

Bere ustez hartu diren neurriak ez dira egokiak izan, bai gobernuaren zein osasunaren aldetik. Osasun aldetik ez dute behar adina material izan, oso material urriarekin konpondu behar izan dira eta desinfektatu ezin den materiala desinfektatzen ibili dira, material mota hori erabili eta botzeko pentsatuta dagoelako. “Eta nahiko gaizki egin dugu, material urri hori genuen guztia zelako. Ezin genuen gehiago eskatu, ez zitzaigulako iritsiko.” Gobernuak nahiko gaizki egin omen du, batez ere haurrekin, lehenengoak atera zirelako eta hauek kutsadura-iturri izugarria baitira.

WhatsApp Image 2020-06-05 at 10.23.35 (2

AINHOA SUKIA

Ainhoa Sukia-k, martxoaz geroztik Osasun Kontseiluan egiten du lan. Langileak erizainak dira, eta kasuak kudeatzeaz eta kasu positiboen kontaktuak arakatzeaz arduratzen dira. Osasun-kontseilu orokorrak osasun-koronabirusari buruzko informazioa ere ematen du, baita kasu positiboak hauteman ere, proben emaitzak ematen dituzte eta jendeari koronabirusaren neurri orokorren berri ematen diete (osasun-neurriak, batez ere). Ainhoa ez da erizain asistentziala, beraz, ez du ospitalean lan egiten, bulego batean baizik. Horregatik, pazienteekiko duen kontaktua ez da zuzena, baizik eta telefonikoa. Zaila da kasuak telefonoz kudeatzea; izan ere, baliteke telefono-dei bat izateagatik presentziala balitz baino seriotasun gutxiagorekin hartzea; izan ere, ez zaituzte ezagutzen ez ikusten.

 

Martxoan sumatzen zen jendea nahiko izututa zegoela eta horri buruzko beldur handia zuela. Orduan bai kasu dezente egiten zuen jedeak, batez ere aipatzen zitzaizkien neurrietan (aislatu behar ote zuten, etab.). eta denak ziren esanekoak, baina ezer baino gehiago beldurragatik.  “Orain ikusten ari gara beldur hori galtzen ari dela, orain lasaitasun gehiago baitago egoera hori normalizatu nahian. Egia esan, nik erreakzio normaltzat ikusten dut; izan ere, jendea informatzen ari da, eta egia da hasieratik informazio asko egon dela. Jende hori, bada, osasun arlokoa ez den jendea bada, ez ditu gai medikoak eta sanitarioak ezagutzen, eta informazioa darama nola egin dezakeen. Azkenean, hainbeste informazio izanik, batek dakien bezala erabiltzen daki.” Telebistak COVIDaren berriak jarri besterik ez duenez egiten orain gehientsuenak ‘COVID-19an adituak’ dira eta guztiek aditu gisa jokatzen dute. “Uste dute beraiek kontrolatzen dutela gaia eta ez direla kutsatuko eta ez dutela inor kutsatuko. Momentu honetan nahiko zaila da gaiari buruz pixka bat ulertzen duen jendearekin eztabaidatzea.”

 

Ospitaleratutako jendearen kasu batzuk artatu dituzte, beren harremanen jarraipena egiteko, baina, ez dugu hildakorik izan, beraiek ez baitabiltza eremu horretan. Ainhoak kontatzen du hil diren senideak izan dituzten gaixoekin hitz egin dutela. “Gogorra da, azkenean esan behar baitiezu haiek ez dutela zertan egoera horretatik pasatu, ez zaiela zertan hainbeste konplikatu. Guztiz normala da, izan ere, birusaren ondorioz hil den senitartekoren bat izan baduzu, beldurra nahikoa indartsua eragin ohi du, eta hori ulertu eta beldur hori nola kudeatu jakin behar da.”

 

COVIDari buruz daukaten informazioa Osasun Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak egiten dituzten protokolo berriekin eguneratzen da. Hilez hil, astez aste eta, batzuetan, egunez egun eguneratzen da protokolo horiek. Osasun Sailean dauzkaten protokoloekin nahiko eguneraturik daude kasuak atzemateko eta kontaktuak arakatzeko prozesuen funtzionamendurako. 

 

Ainhoaren arabera, hasieran osasun-materiala lortzea kostatu zitzaien, baina azkenean lortu zuten. “Badakit ospitalean material falta egon zela, eta berrerabili egin behar izan dutela materiala. Hala ere, ez da beste autonomia erkidego batzuen mailara iritsi; Iruñean bai, hasieratik kudeatu da nahiko azkar, oso material azkarra erosi delako eta horregatik ez dugulako arazo handirik izan, baina egia da gure zerbitzuan arazoak izan ditugula espazioan, ez baitira errespetatzen lankideen segurtasun-neurriak.” Gero, espazio handiagoa hartu behar izan zuten, bi metroko segurtasun-distantzia errespetatu ahal izateko.

 

Ainhoaren ustez neurriak egokiak izan dira. Bere ustez, hartu dituzten neurriak berandu hartu dituzte, eta faseak oso azkarrak izan dira. Mantsoagoak izan beharko lukete, batez ere haurren deseskaladak denbora luzeagoarekin izan behar zuen, deseskaladaren ondorioak argiago ikusteko, horrek ondorioak zituen ala ez ikusteko. Ainhoak dio kasu positiboak gutxi direla orain, ez dagoela agerraldi handirik Nafarroan. Jakin behar da hori hazi egin daitekeela, eta, bere ustez, hori ez da eraman beharko litzatekeen zorroztasunarekin eramaten ari. Kalean ikusten da jendea ez dela arduratsua, eta jende gehiena ez dela araudia ondo eramaten ari: segurtasun-distantzia, terrazak eta abar. Beraz, udalek eta gobernuak beste era batera kudeatu beharko lukete, edo herritar gehienak erregulatu, gehiago kontzientziatu eta hobeto informatu, batzuetan ez delako informazio kopurua, informazioaren kalitatea baizik. herritarrak pixka bat inplikatu behar dira, gaian gehiago inbolukratuta egon daitezen, eta ez obeditzeagatik obeditzeko, zer egin behar duten ulertzeko.

WhatsApp Image 2020-06-05 at 13.09.40.jp
bottom of page