top of page

TARTAMENDU MEDIKOAK

Ez dago birusari aurre egiten laguntzen duen tratamendu berezirik. Sintomak arintzean datza tratamendua, eta paziente bakoitza bakarka tratatzen da, bakoitzak bere zailtasunak baititu.

 

  • Analgesikoak, xarabeak edo eztulerako botikak, atsedena eta likidoak hartzea dira COVID-19 gaixotasunak eragindako sintomak arintzeko tratamendu gomendatuak.

 

  • Neuraminidasaren inhibitzaileak: kimikoki erlazionatuta dauden birusen kontrako medikamentuak dira, entzima neuraminidasa birala inhibitzen dute eta A eta B influenza birusen aurka jarduten dute.

 

  • Nukleosidoen analogoak: nukleosidoen analogoak DNA edo RNA biriko nukleosidoen antzeko egitura duten eta zelularen barruan erreplikatzea eragozten duten botikak dira.

 

  • Proteasaren inhibitzaileak: birusaren kontrako sendagaien talde bat dira, birusek polipeptidoen hausturarako erabiltzen dituzten proteasen inhibitzaile lehiakor gisa jarduten dutenak, eta, beraz, infekziosoak ez diren birioi alteratuak sortzen dituzte, horrela birusa ugaltzea ekidinez.

 

  • Antigorputz monoklonalak: antigorputz monoklonalek balio terapeutiko ona dute birus-infekzioetarako.

 

  • Oxigenoa ere erabiltzen da pazienteei beharrezko oxigenoa hartzen laguntzeko, arnas sindrome akutu larria baita gaixotasun horren eragilea.

bottom of page